Deskribapena
Ezagutu XVII. mendeko Txakolinaren garrantzi historiko eta ekonomikoa eta nola ez, bere produkzioa Sosoaga Kapitainaren eta bere Dolarearen eskutik ( Euskadiko zaharrena). Sosoaga jauregian agertu berri den txakolin dolarea, XVII. mendeari dagokion pieza berezitzat hartua da. Alberto Santana, Bizkaiko Foru Aldundiko historiagile eta teknikariak dioen bezala, “Euskal Herriko txakolin dolarerik antzinakoena” denez, “Sosoaga jauregiko piezarik garrantzitsuenetakoa da ”. Bere esanetan, kultur intereseko altzari ondaretzat hartzea merezi du dolareak.
Zaharberritutako Santa Elena baselizan kokatua ( pribilegioz betetako kokagunea dauka, udalerriko parke aurrean) . Esan beharra dago, Erdi Aroko ordenantza zaharrek Ardoa eta Arrainaren Bidetik zehar Errioxatik iristen zen ardoa edatea debekatzen zutela, herriko txakolina amaitu arte. Museo bihurtzearen lanak herriko jatetxe eta sukaldarien eta batez ere, oraindik ere Lekeition ekoizten duten txakolin egileen parte hartzea izan du. |