Aurkezpena

Itsas Ondare Zentroa esku-hartze orokorreko proiektua da udalerriko ondareen, errekurtso naturalen eta errekurtso kulturalen birbaloraziorako.

  • Herriko biztanleen nortasuna berrindartzea errazten duten kultur baliabideak dira.
  • Ondareari eta herri baten historiari loturik dauden osagarriak ezagutzeko aukera ematen duten turismo baliabideak izan daitezke.
  • Balio pedagogiko handia daukaten baliabideak dira eta prestakuntzarako tresna erabilgarriak izan daitezke.
  • Herriko ekonomia eta lanpostuen sorrera bultzatzen lagun dezaketen potentziala dira.

aurkezpena-collagea

Honela, Itsas Ondarearen Interpretazio zentroak dimentsio hirukoitza dauka :

  • Ondare errekuperazio eta kulturala
  • Soziala
  • Ekonomikoa

Ondarea, interbentzio subjetu bezala baizik errekurtso, ekonomiaren elementu dinamizagarri eta kohesio sozialaren elementu errazgarri bezala ulertzen da.
Azken helburua, Lekeitioko biztanleriaren ongizatea da eta era berean, helmuga lehiakor baten garapena turisten espektatibak betetzeko. Hala ere, biztanleen ongizaterako interbentzioak ez dira esparru turistikora mugatzen. Ezaugarri orokorrak dituzte:

  • Elementu desberdinei buruzko interbentzioarekin, Lekeitiok desagertzeko arriskua duten balore historiko garrantzitsudun azpiegiturak mantendu ahal izango ditu.
  • Dibertsifikatze ekonomikoaren ikuspuntutik, ardatz turistiko baten garapena egiteko asmoa dago tratatutako errekurtso tematikoei buruz (irisgarritasuna, zerbitzuak, ekipamenduak, etab.) eta produktuaren dinamizazioa.
  • Ikuspuntu sozialetik, kolektibo guztien eta udalerriko biztanleen parte hartzea nahi da.

Zabala eta asmo handikoa da Itsas Ondarearen Interpretazio Zentroaren proiektua. Itsasoa, kultur eta ondare aberastasunari lotua,eta ohitura eta gure arbasoengandik jasotako ondarearekin errespetuzko gure iragana ezagutzera emateak, bai publiko zein pribatuak diren inplikatutako talde guztien erronka eskatzen du. Beraz, itsas hiribildu guztiei dagozkien osagarriak, oso urrutikoa ez den, baina, bizitza modernoaren erritmoak desagertzera daraman iraganaren lekuko geratuko dira. Hortaz, proiektu hau aurrera eramateko, ezinbestekoa da itsasoaren munduarekin loturik dauden herritar eta erakundeen partaidetza.

Informazioa Turismo Bulegoan:
94  684 40 17 | Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu