Deskribapena
Zatoz eta murgildu zaitez Lekeitioko Kaian porturatutako baxurazko arrantza itsasontzi honetan. Honek, lehengo eta oraingo arrantzaleen bizimodua sentiaraziko dizu. Urteko sasoi konkretu batzuetan publikoari zabalik dagoen ohiko arrantzarako itsasontziaren eredua da . Duela gutxi arte arrantzan aritu izan den egurrezko ontzi hau, denboran hurbilen dugun ondarearen adibide da. Lekeitioko Murelaga ontziolan eraikitako egurrezko kaskodun itsasontzia 26,10 metroko eslora eta 6,75eko zabalera izanik, arrantza teknikak eta arrantzaleen itsas bizimodua ezagutzeko modu paregabea da. Aspalditik portuko arrantzaleek Ondarzabal Itsasontziaren mantentzean parte hartzen dute: konponketa aholkuak eta bisitak interesgarriagoak izan daitezen itsasontziaren atrezzoari buruzko aipamenak eginez. Gainera, oraintsu, audiobisual baten elaborazioan parte hartu dute itsasontziaren eta bizitako itsas urteen esperientziak azalduz. Audiobisual hau museografi proiektu berriaren parte izanik, itsasontziaren barneko gune berrietara iristea baimendu du. Hauek bisitak osatzeko biberoak eta makina gela direlarik. Arrantza teknikak eta marinelen itsas bizia azaltzen duen bisita gidatua da. Itsasgizonek kontatutako ganberako , marina gelako, ontzigaineko… pasadizoei esker itsas bizimoduaren gogortasuna sentitu eta ezagutuko duzu. |