Deskribapena

BISITA GIDATUAK

Liluratu zaitez Santa Maria Basilikak eskainiko dizkizun altxorrekin eta bertan aurkituko duzun Espainiako erretaula gotiko-flamenko garrantzitsuenetarikoarekin.

deskripzioa

Santa Mariaren Basilika ezagutzean iraganera bueltatuko zara bere arte lanen eskutik; eskola ezberdinetako taila erlijiosoak, latoizko hilarriak, ekialdetik ekarritako objektuak… Hala ere, tenpluaren obrarik garrantzitsuena XVI. mendeko erretaula gotiko-flamenkoa da. Polikromatua eta urreztatua izanik bere garaiko estatuko hirugarren garrantzitsuena da.

AUDIOGIDAK

Audiogiden adibide bat entzun nahi baduzu, klik egin goikaldeko ikonoan.

Basilikako audiogidak:

Bisita audiogidatua, 4 hizkuntzetan: Euskeraz, Gazteleraz, Ingelesez eta Frantsesez.

Urte osoan turismo bulegoan eskuragarri.

Ordutegia: goizeko 10.30etatik 13.00etara. Ordu beteko iraupena.

Prezioa 3€ .(10€ko fidantza jarri behar da, audiogida bueltatzen denean dirua itzultzen da.)