Deskribapena

deskribapena

Ezagutu ezazu itsasargien mundu interesgarria eta itsas nabigazioko tekniken garrantzia itsasargi baten kokatutako lehen interpretazio zentroan

Kokagune natural berezian aurkitzen den itsasargiaren ekipamendu zati batek ez du erabilerarik izan.  Hauxe da Euskadin bisitatu ahal den lehenengo itsasargia. Talaiarekin batera, Itsasargiak nabigazio teknologiaren interpretazio zentroa osatzen du, eta edukiak ulertzen laguntzen duten teknologia tresnen bitartez, herritar eta bisitariei, antzinatik (seinaleak, argiak, orientabidea, izarrak, baleak begiztatzea, …) gaur arteko nabigazioaren oinarriak ezagutzera eman eta gure marinelek lehorrarekin lotzen zituen itsasargiaren argia ikustean sentitzen zutena sentiarazten laguntzen dute. Era berean, proiektuari izaera ludikoaz gain, zentzu didaktikoa ematen dioten eta bisitari mota desberdinei egokitutako tailer didaktikoek osatzen dute zentroko bisitaldia.

Ezagutu oinarrizko nabigazio teknikak, jarri itzazu praktikan itsasontzian Lekeitiotik Elantxobera bitartean bidaia birtual baten bidez eta sentitu itsasoan galduta dauden marinelen sentsazioak itsasargiko argiak etxera bueltarazten dietenean.

Gozatu Euskal Kostaldearen ikuspegi zoragarriekin zentroaren kanpoaldean kokatutako terrazetan.