Deskribapena

deskribapenaDagoeneko ez da ikusten ez etsaien ontzirik ezta hondoratzerik ere, baina Otoio mendiko talaia oraindik ere begiraleku estrategiko eta aproposa da. Talaiako eraikinean, talaiarien bizimodua eta erabiltzen zituzten komunikatzeko tresnen berri edukiko duzu.

Leku honek talaiariari omenaldi bat eskaintzen dio, gaur egun ezagutzen ez dugun pertsonaia, baina itsas munduan berebiziko garrantzia izan duena urteetan zehar.